XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaudete beti pozik Jaunarengan; berriro diotsuet, zaudete pozik.

Ezaguna izan bedi gizon guztientzat zuen bihotz zabala.

Hurbil da Jauna.

Ez eduki ezeren kezkarik; baizik-eta beti eta beti zuen esker onezko otoitz eta eskarietan, agertu zuen eska-bideak Jaungoikoari.

Eta gogoeta guztiak baino haundiagoa den Jaungoikoaren bakeak, gordeko ditu zuen bihotzak eta zuen gogapenak Kristo Jesusi lotuak.

Gainerakoan, ene senideok, aintzakotzat har ezazue, egiazko, jator, zuzen, garbi, maitagarri, izen oneko den guztia; hartu aintzakotzat onbidetsu edo goragarri den guztia.

Egizue, niregandik ikasi eta hartutakoa, niregandik entzun eta ikusitakoa.

Eta bakearen Jaungoikoa zuekin izango da.

Kolosarrei Gutuna

Jantzi zaitezte bihotz errukitsuz

Jantzi zaitezte bihotz errukitsuz, onberatasunez, apaltasunez, egokitasunez, eraman-onez, Jaungoikoaren herri aukeratu, santu eta maitea zaretenez gero.

Eramazue ondo elkar eta barka batak besteari, inork inorentzat ezer baleuka.

Jaunak barkatu dizuen bezala, barka zuek ere.